XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aurreneko momentu batetan izugarrizko berrikuntza deritzagun zerbait, ondo aztertuz geroz, bere zuztarrak kondairan barruan dituela ikusten da.
Teoria edo ideologia bat
Ideologia eta teoria berriak berak, hain zuzen, ahal bezain laister bere burua kondaira dela bide justifikatzen saiatzen dira.
Barth, Bultmann eta Tillich teologia liberaletik datoz, Teologia liberala mendebaldeko XIX gizaldiko fenomenu bat da.
Azalpen historiko bat denez, ezin daiteke bere baitan hertsirik dagoen sistema bereizi bat bezala azter eta uler.
Teologia liberalak ba ditu bere zuztarrak kondairan.
Eta ez kondairan bakarrik, XIX gizaldiko mendebaldeko gizartean ere bai (gizarte egitura, ekonomia, politika, etab.).
Teologia liberalak ez dezake, beraz, bere burua bere burutik esplika.
Bere garaiko beste azalpen historiko batzuekin batera muga eta muga-iturri berdinak ditu.
Teologia liberala, filosofia idealista, historizismoa, erromantizismoa.
Guztiak dira garai berdineko umeak.
Teologia liberala bere garaiko ideien eragimenaren menpe dago.
Garai haretako pentsamenduak batez ere bi iturri zituen: idealismoa batetik, Kantek hasi eta Hegelek burututakoa, eta kondairaren filosofia modernuaren hasiera, Herder.
XIX mendeko pentsamendua, jeneralean, erromantizismoak zeharo kutsaturik dago, eta optimista eta positibista bilakatu zen
Kondairak ba du zentzu bat.
Gizonak hauteman dezake zentzu hori.
Zentzua: kondaira amairik gabeko aurrerapen bat da.
XIX mendeko pentsamenduaren joerak ezin daitezke bakarka aztertu, elkarren arteko eraginez josirik bait daude: Hegelengan idealismoa filosofia bilakatzen da, eta bere kondairaren ikuste positibua, dialektikarekin batera Marxen pentsamenduan aurkitzen dugu berriz.